XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sorbaldak altxatuz, ordenagailuaren aurrean esertzen da Muno Jauna.

Atzean, oraindik irriak entzuten ditu.

Bazterrak pil-pil izanen dira! pentsatzen du Patxik eskolatik etxerako bidean.

Sekulakoa bilduko dut aitarengandik!

Aita eta amak ez dute ezer erraten.

Alderantziz, irribarretsu daude.

- Eta beraz, ongi eskolan egun? galdetzen dio amak.

- Izugarrizko forman dirudizu! gehitzen du aitak.

- Bo... bai! erantzuten die Patxik, harritua.

- Eta zirkora joanen bagina arrats honetan? proposatzen du aitak.